XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) esan nion nik.

Nire etxean esan dut, berak.

Eta helbidea eman zidan.

Egun osoan ez nintzen ezertarako gauza izan.

Silviak berak deitu zidan, ulertzen?

Eta bere etxera gonbidatu, konturatzen al zara?

-Zertarako ikusi nahi zintuen esan zizun?

-Ez, baina ez zegoen ezer esan beharrik.

-Bazekien ni joango nintzela.

-Bazekien bere hitz bat nahikoa zela...

-Baina, ez dakit, aurrez hitz eginda al zeundeten edo...

-Ez.

-Dei hura.

-Besterik ez.

-Nola zekien zure telefono zenbakia?

-Aldatzen nuen bakoitzean txartel bat bidaltzen nion, badaezpada, egunen batean hots egin nahi bazidan non nengoen jakin zezan.

Eta nahi izan zuen.

Eta egin zuen.

Antton iritsi zenerako hilda zegoen.

Ohe gainean.

-Biluzik.

-Hain ederra zegoen... hilda ere, ederra zegoen eta musu eman nion, sekula eman dudan musurik...

Ezin izan zuen jarraitu.

Hurrengo egunak oso gogorrak izan ziren guretzat.

Galdera asko, dolumin ugari, hileta, zientoka lore eta telegrama, galderak, azalpenak, hipotesiak...